Gaur goizean Gasteiz 'barazkilagun' edo Veg-Friendly hiria izendatzea onartu du Udalak, Irabazi, Podemos, PSE-EE eta EH Bildu taldeen aldeko botuei esker, eta PP eta EAJren abstentzioarekin. Modu honetan, hemendik aurrera, hiria kultura begano-begetarianoaren laguna izango da eta hortaz, pertsonentzat zein planetaren osasungarriagoak diren ohiturak sustatzeko aurrerapausua eman du.
Bartzelona izan zen 'barazkilagun' izendatu zuten munduko lehen hiria, eta orain Gasteizek kultura begano-begetarianoren aldeko adierazpena sinatu du, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen gomendioetan oinarritutako ohiturak sustatzeko konpromisoa hartuz.