Elektrizitatea kontratatzeko baldintza berriak aurkeztu ditu EH Bilduk

Erredakzioa 2016ko api. 21a, 12:00

Iberdrola eta Endesak duten "blindajea" apurtzea da udal taldearen asmoa. Gaur goizean Amvisako kontseilura eraman du proposamena.

Gaur goizean EH Bildu udal taldeak elektrizitatea kontratatzeko baldintza berriak proposatu ditu Amvisako kontseiluan eta plegu elektrikoetan egin beharreko aldaketak mahaigaineratu ditu, Iberdrola eta Endesak duten “blindajea” apurtzeko. Udal taldearen ustez, kontratazio eredu berriak egungo egoera konpontzen du. Egun, udalean urteetan onartutako baldintzekin Iberdrola edo Endesa bezalako enpresek negozia bermatuta zuten. EH  Bilduko Aitor Miguelek azaldu du “egun arteko baldintzek enpresa hauen negozioa babestu eta, aldi berean, kooperatiba energetikoentzat saihestu ezinezko oztopoa izan direla”.

Udalbatzak behin baino gehiagotan adierazi du egoera hau konpontzeko nahia, baina, Miguelen esanetan, beti jartzen ziren “aitzakia juridiko eta teknikoak”.  “Dakartzagun planteamendu honek Udalaren Ikuskari Nagusiaren oniritzia dauka”, gaineratu du.

Udal taldeak proposatu dituen baldintza berrien artean, kontratua ataletan banatzea dago; “Europako Direktibak dionez kontratuen neurria enpresa txiki eta ertainen gaitasunera egokitu behar dira”. Bestalde, EH Bilduk bermeak kentzea proposatzen du,” ez zeukatenak inongo zentzurik hornitutakoa ordaindu baino lehenago ematen baita. Horrez gain, kaudimen ekonomiko, finantzero, tekniko eta profesionalak aldatu dira, orain arte transnazionalen neurria eginda zeudenak. Azkenik, esleipen prozesuan ingurumen aldeko baldintzak eta baldintza sozialak sartu dira”.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide