Gasteizko adinekoek Shakespeare eta Cervantesen olerkiez beteko dituzte kaleak

Erredakzioa 2016ko api. 19a, 10:42

Gaur eta bihar, zentro soziokulturaletako adinekoek Shakespeare eta Cervantesen olerkak errezitatuko dituzte hiriko kale, azoka, osasun zentro, autobus eta denda ezberdinetan.

Zentro soziokulturaletako adinekoek Gasteizko kaleak, azokak, osasun zentroak, dendak eta autobusak “hartuko” dituzte gaur eta bihar, Shakespeare eta Cervantesen olerkiekin, “Olerkien txokoa” ekimenaren barruan. Modu honetan, gogora ekarriko dute 400 urte igaro direla Cervantes eta Shakespeare hil zirenetik.

“El Quijote itinerante y Cervantes en verso y Shakespeare en el reverso” lemaren pean, gaur eta bihar, Gasteizko adinekoen talde batzuk Shakespeare eta Cervantesekin lotutako testuak irakurriko dituzte hiriko zenbait lekutan: azokak, osasun zentroak, autobus geltokia, dendak, plaza publikoak… Zehazki, Abetxuku, Arriaga, Lakua eta Zaramaga auzoetan, erdigunean eta Udalaren Gizarte Politiken Sailaren bulegoetan arituko dira.

Bestetik, asteazken arratsaldean, 18:00etatik 19:30era, adinekoentzako zentroek omenaldia egingo diote Shakespeare eta Cervantesen lanari, prosa, poesia eta antzerkiaren bidez, Vital fundazioak Dendaraban duen aretoan.

 Egitaraua osoa: Olerkien Txokoa

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide