Fanzineen eta autoekoizpenaren azoka antolatu dute astebururako

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko api. 18a, 13:03

Ilustrapados Gasteizko ilustratzaileen elkarteak antolatuta, XV. Dibupotea, hitzaldiak, kontzertuak eta marrazkilarien 'borroka' berezia izango dira apirilaren 22an eta 23an Sonora tabernan.

Gasteizko marrazkilarien Ilustrapados elkarteak hitzordu berezia prestatu du datorren astebururako. Hilero bezala Dibupotea antolatu du eta egunotan Liburuaren Eguna dela aprobetxatuz, Fanzineen eta Autoedizioaren II Azoka egingo du. Helburua inguruko ilustratzaileen lana ezagutzera ematea da, horretarako hauek autoekoiztutako lanak ikusgai izango dira Herrandarren kaleko Sonora tabernan. XV. Dibupoteak, marrazkilarien 'borroka' batek, kontzertuek eta zenbait hitzaldik osatuko dute egitaraua.

Apirileko Dibupotea, esaterako, ostiralean egingo dute, 20:00etatik aurrera. Egun horretan ere, marrazkilarien 'duelua' egingo dute. Arkatzekin eta paperekin lehiatuko dira borroka berezi honetan parte hartuko dute ilustratzaileek eta momentu horretan kontzertua eskaintzen egongo den The Lazy Rivers taldearen musikariak margotuko dituzte. Publikoaren iritzia funtsezkoa izango da irabazlea aukeratzeko.

Larunbatean, La Madeja Creativa tailerra, copyleft-aren inguruko hitzaldia eta autoekoizpenari buruzko eztabaida-bermuta egingo dira, azken jarduera hau Jefe Chirpa taldearen musikaz lagunduta.

Egitaraua

Apirilaren 22a, ostirala

18:00 Fanzineen eta autoekoizpenaren II. azokaren inaugurazioa
20:00 Dibupotea eta  The lazy rivers taldearen kontzertua
22:00 Marrazkilarien 'duelu' azkarra

Apirilaren 23a, larunbatea

10:00-12:00 'La Madeja Creativa' tailerra
12:00h  '11 razones a favor del copyleft' hitzaldia
13:30h  ¡¿y Ahora Qué?' hitzaldi-bermuta, JEFE CHIRPA talderaren akustikoarekin

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide