2015eko irailean 2030 Agenda onartzeko Nazio Batuen biltzarra egin zuten eta Garapen Iraunkorraren Helburuak onartu zituzten; hau da, giza garapen iraunkorra planeta osoan sustatzeko 17 helburu. Gasteizko jardunaldien helburua, hain zuzen, biltzar hartan hartutako erabakien berri ematea da, eta munduko komunitateak –Nazio Batuek, estatuek, GKEk, indigena eta etorkinen erakundeek, emakumeek, gizarte-mugimenduek eta abar– Agenda eraikitzeko prozesuan egin duen lana ezagutzera ematea da. Horri jarraipena egiteko mekanismoak eta erronkak ezagutzera emango dituzte.
Agendaren testuingurua azaldu eta aurkezpena egingo dute lehenik, apirilaren 20an, eta ikuspegi desberdinetatik jorratuko dute hizlariek. Besteak beste, Hegoaldearen ikuspegia aurkeztuko du Javier Surasky Together 2030 ekinaldiko bozeramaileak eta ikuspegi feministatik helduko dio Daptne Cuevasek, Nazio Batuetako Emakumeen talde nagusiko kideak. Agenda "errealitate" bilakatzeko pausoak azalduko dituzte, beste alde batetik, apirilaren 21eko hizketaldietan. Besteak beste, Claire Hickson aholkularia eta Bond-eko garapen iraunkorrerako txostenaren egilea izango da.
Biltzarraren inguruko argibide guztiak: www.unescoetxea.org