Maiatzaren 2tik aurrera Udalaren eta partzuergoaren haurreskoletan datorren ikasturterako izena emateko epea zabalduko dute, 2014, 2015 eta 2016an jaiotako umeentzat. Guztira, 296 leku eskaintzen dira 0-1 urte bitarteko umeentzat (37 gela), 988 leku 1-2 urtekoentzat (76 gela) eta 162 leku 2-3 urtekoentzat (9 gela).
Udalak izena emateko prozesua, itxarote-zerrendak eta leku hutsak herritarrei laguntzeko zerbitzuen eta Haurtzarorako Hezkuntza Atalaren bitartez kudeatuko ditu, Haurreskolak Partzuergoarekin koordinatuta.
Azken eguna, maiatzaren 11
Familiek maiatzaren 11ra arte aurkez dezakete eskabidea. Onartutakoen behin-behineko zerrendak eta itxarote-zerrendak ekainaren 13an argitaratuko dira, gizarte etxeetan, haur eskoletan bertan eta udalaren web-orrian . Ekainaren 13tik 15era bitartean, erreklamazioak aurkeztu ahalko dira, idatziz, eta horiek aztertu ondoren, Udalak behin betiko zerrendak argitaratuko ditu ekainaren 22an.
Azkenik, ekainaren 22tik 27ra bitartean formalizatuko da matrikula. Eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute familiek.
Informazio gehiago: Izena emateko Gasteizko Patzuergoko Haurreskoletan eta Udaleko haur eskoletan