Gasteizko gaztetxearen 28.urteurrena

Erredakzioa 2016ko apirilaren 14a

28 urte igaro dira Gasteizko muinoko etxea okupatu zutenetik eta hori ospatzeko egitaraua zabala prestatu dute. Topatu komunikabideak gaztetxetik pasatako belaunaldi desberdinen bizipen eta pasarteak batu ditu bideo batean.

Sormena erregai etxeak darrai lelopean ospatuko dute aurten Gasteizko gaztetxearen 28. urteurrena. Egitarau zabala prestatu dute horretarako. Besteak beste, Vendetta, Esne Beltza, Eratu, Eskean Kristo edo Big Band Berriren kontzertuak izango dira.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago