Amvisak jakinarazi du bere izenean telefono-dei faltsuak egiten ari direla

Erredakzioa 2016ko api. 14a, 10:07

Amvisak jakinarazi du telefono-dei faltsuak egiten ari direla uraren udal sozietatearen izenean. “Jakin dugu ur enpresa baten izenean deiak egiten ari direla, etxeetara kontsumoak ikuskatzera edo zurrusta-haustekoak instalatzera joateko asmoz”, azaldu dute, eta argitu dutenez Amvisa ez da dei horiek egiten ari.

Azken ordainagiriari erantsi zitzaion eskuorrian jakinarazi zenez, martxotik ekainera bitartean etxeko kontsumoari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat egiten da, abonatuen etxebizitzetan. Parte hartzeko, interesdunek aldez aurretik eman behar zuten izena (telefonoz edo posta elektronikoz) eta ondoren hitzordua adosteko deitu zieten. Beraz, Amvisatik argitu dutenez, ez diote deitzen “aldez aurretik kanpainan parte hartzeko eskatu ez duenari”. Gainera, bisitak egiten dituzten pertsonek Amvisaren eta ekimenaren laguntzaile Egibideren logotipoak daramatzate identifikatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago