Food-truck-ak baimendu ditu Gasteizek

Erredakzioa 2016ko api. 8a, 12:02
foodtruckya.com

Salmenta ibiltaria arautzeko araudia egokitzea erabaki du Gasteizko Udalak eta besteak beste, saltoki-ibilgailuak espazio publikoan jartzea onartu du.

Gasteizko Udalak “garai berrietara” egokitzeko urratsa egin du eta salmenta ibiltaria arautzeko araudia egokitzea erabaki du. Horrela, espazio publikoan merkataritzako formula berriak erabiltzeko aukera emango du eta food-truck-ak bezalako saltoki-ibilgailuak kalean jartzeko aukera egongo da. Horrekin batera, salmenta ibiltarian aritzeko baimenen iraunaldia luzatuko dute, hiru urtetik lau urtera.

Saltoki-ibilgailuak edo antzekoak baliatzeko deialdi publiko bat egingo da, eta bertan zehaztuko da  zein lekutan jarri ahalko diren eta zein baldintza bete behar den dagokion baimena eskuratzeko. Orain arte, esaterako,  food-truck direlakoak espazio pribatuetan baino ezin ziren garatu.

 “Baimenen kudeaketa hobetzen da, eta jarduera horretan dabiltzanei egonkortasun handiagoa ematen, denbora gehiago izango baitute inbertsioa amortizatzeko”, azaldu du Borja Belandia alkateordeak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide