Gasteizek 2.337 leku eskainiko ditu aisialdi eta kultura jardueretan

Erredakzioa 2016ko api. 7a, 17:01

Jolas txokoak, hondartzako kanpalekuak, udako ludotekak, musika, ingurumen edo abentura udalekuak eta jarduera nautikoak sartzen dira 4 eta 17 urte bitarteko gasteiztarrentzako jarduera eskaintzan. 

Gaur Udalaren oporretarako jarduera programarako eskabideak aurkezteko epea zabaldu dute. 12 programa ezberdinen bitartez, uda garairako aisialdi eta kultura aukerak eskainiko zaizkie 4 eta 17 urte bitartekoei.

Jolas txokoak, hondartzako kanpalekuak, udako ludotekak, musika udalekuak, udaleku irekiak,  ingurumen edo abentura udalekuak eta jarduera nautikoak sartzen dira jarduera eskaintzan.

Guztira, 2.337 leku eskainiko dituzte aurten (horren barruan ez dira sartzen Jarduera nautikoetako hastapen ikastaroetako 411 lekuak, Kirol Zerbitzuak herritar ororentzat antolatzen baitu). Jarduera hauek 2016ko ekainaren 27tik irailaren 2ra arte garatuko dira (10 aste guztira).

Izena emateko egutegia bera da jarduera guztietarako, Jarduera nautikoetako hastapen ikastaroetarako izan ezik. Horrela, izena emateko epea apirilaren 11tik 22ra izango da. Zozketan maiatzaren 6ean egingo dute.

Jarduera nautikoetako hastapen ikastaroei dagokionez, zuzenean emango da izena, maiatzaren 30etik aurrera, leku guztiak bete arte.

Izena emateko bideak:

  • herritarrei laguntzeko bulegoak, 08:30etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera;
  • argibideetarako telefonoa: 010 edo 945 161 100;
  • www.vitoria-gasteiz.org

 

Informazio gehiago: OPORRETAKO JARDUERA PROGRAMA

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide