Alde Zaharrean sonometroak jartzea aztertuko du Udalak

Erredakzioa 2016ko api. 6a, 12:01

Bizilagunen kexa kontuan hartuko du Borja Belandia Ingurumen zinegotziak

Gasteizko udalak Erdi Aroko Hiriguneko Aisialdia eta Bizilagunen Atsedena plataformaren kexa kontuan hartuko du, Borja Belandia Ingurumen zinegotziak atzo Radio Vitorian adierazi zuen moduan. Bizilagunek zarata gehien duen hiriko auzoan sonometroak jartzea proposatu dute. Izan ere, dezibelak neurtzen dituzten gailuekin Alde Zaharreko kaleetan sortzen den zarata kontrolatu nahi dute, honen eraginez sortzen diren arazoak eta eragozpenak zeintzuk diren jakiteko. Tabernetan erretzeko debekua indarrean dagoenetik, Alde Zaharrean dagoen zarata handitu dela dio plataformak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago