300.000 euro Gauekoak programa berriro martxan jartzeko

Erredakzioa 2016ko apirilaren 4a

Kontratua 2017ko abenduaren 31ra arte luzatuko da.

Gasteizko Udalak 300.000 euro bideratuko ditu Gauekoak egitasmora. Federación de Asociaciones delako enpresa, lehiaketara aurkeztu den bakarra izan da eta bera da proiektua aurrera eramango duena.

Kontratuaren iraupena 2017ko abenduaren 31ra artekoa da, eta beste bi urtez luzatu ahalko da (2019ko abenduaren 31ra).

Gazteei zuzendutako egitasmoa 2000 urtean sortu zen eta iaz arte iraun zuen. Gazteen parte-hartze aktiboa eta elkarteen eta tokiko administrazioaren arteko kudeaketa partekatua dira programaren oinarriak.

Udalak Gauekoak programaren lana beharrezkotzat jo du, "aisialdi sortzaile eta parte-hartzailerako eskaintza gazteekin eta haiengandik hurbil lan egiten duten taldeekin batera antolatzea bermatzen baitu. Gazteen harrera ona da, ezinezkoa bailitzateke proposatzen dituen ekintzak udal baliabideekin antolatzea, eta gizarte-eragileek ere baliagarritzat jotzen dute".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago