Natur ibilaldiak 55 urtetik gorakoentzat

Erredakzioa 2016ko martxoaren 31

Gizarte etxeetan eta Mendizorrotzan eman daiteke izena, eta udal instalazioen bazkideek deskontuak izango dituzte.

Udalak natur ibilaldien programa bat eskainiko du 55 urtetik gorakoentzat maiatz, ekain, irail eta urrian, prezio eskuragarrietan; izena eman duten txangoei buruzko informazio zehatzagoa ere emango zaie parte hartzaileei.

7-12 kilometro bitartean

Kirol Zerbitzuak 7 eta 12 kilometro bitarteko irteerak proposatzen ditu udaberri eta udazkenerako,  24 guztira, lurraldeko hainbat lekutara: Mandazainen Zidorra, Gesaltza Añana, Lalastra, Otxandio, Kripan, Gasteizko Mendiak, Gebarako gaztelua, Kodes mendilerroa edo Albertia mendia. 08:30ean irten eta 14:00etarako itzuliko da.

Prezio orokorra 2,70 euro da irteera bakoitzeko (udal instalazioen bazkideentzat 1,60 euro).  Irteera baino 7 egun lehenagotik  eman daiteke izena, aurreko  eguneko 13:00 arte.  Gizarte etxeetan eta Mendizorrotzean eman daiteke izena.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago