Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko milioi erdi euro bideratuko ditu udalak

Erredakzioa 2016ko martxoaren 23a

300.000 euro saltokiak ezarri eta modernizatzeko, eta 200.000 euro inguru merkataritza sektorerako bideratuko dira.

Udalak ia milioi erdi  euro emango ditu aurten hiriko merkataritza eta ostalaritza modernizatzen eta enpresa berriak ezartzen laguntzeko. Izan ere, Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi ditu merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalen alorretarako  laguntza-deialdiak eta oinarriak.

Batetik, 2016an Gasteizko merkataritza eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiei laguntzeko programaren deialdia onetsi du, “enpresa berriak ezarri eta daudenak modernizatu daitezen sustatzeko. Sustatu nahi dugun beste ardatzetako bat ekintzaileen kultura da”, azaldu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak. Programa horretarako 300.000 euro bideratuko dira.

Bestetik, Gasteizen ostalaritza-enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak emateko udal programaren deialdia onetsi du udal gobernuak, 196.627,83 euro izango dituena.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago