Juan Ibarrondo idazle gasteiztarrak auzotik antolatu duten bisita gidatuan parte-hartzaileek entzungo duten kontakizuna idatzi du. Ibilbideak bost geltoki izango ditu eta bertan bost artisten esku-hartze artistiko ezberdinak ikusteko aukera dago, zehazki, Txaro Arrazola, Marta Gil, Veronica Werckmeister, Irantzu Lekue eta Sandra Santos artistena. Bostak emakumeak izatea ez da kasualitatea: “1976ko martxoko borroka eta grebetan emakumeek izan zuten paperari garrantzia emateko aukeratu ditugu”, azaldu du elkarteak.
Informazio gehiago: 3M Memoriala 1976/2016