UEUk Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean “Software librea eta Ubuntu” ikastaroa antolatu du apirilean. Ikastaro honetan software librea zer den landuko da, bere alde filosofikoa eta praktikoak ezagutuz; programa multzo bat haratago, gauzak beste modu batean egitea ahalbidetzen duen bizimolde bat dago. Hori ulertzeko sistemarik ezagunena erabiltzen ikasiko da: Ubuntu GNU/Linux.
Ikastaroak 8 saio ditu, 2,5 ordutakoa bakoitza. saioak astelehenetan izango dira, data hauetan: apirilak 4, 11, 18, 25 eta maiatzak 2, 9, 16, 23.
Ikastaroak bi zati ditu: ‘Software librea eta Ubuntu: sarrera I‘ (apirileko 4 saioak) eta ‘Software librea eta Ubuntu: sarrera II‘ (maiatzeko 4 saioak). Ikastaro osoa egin daiteke (saio biak) ala erdia.
Izena emateko epea: martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.
Izena emateko: UEU-SOFTWARE LIBRE ETA UBUNTU IKASTAROA
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.