2016/03/22 19:00 - 21:00
IKUS-ENTZUNEZKOA
Martxoaren 22an “Aniztasunaren bidean” dokumentala proiektatuko da eta Juan Jose Larrea bertan izango da gonbidatu bezala. Ekitaldia Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza solasaldiaren baitan dago, dokumental-forumean hilean behin dokumental-sortaren saio bat eskaintzen duena. Euskara Jendea Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da. 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia.
Juan Jose Larrea Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historia irakaslea da, Gasteizko Letren Fakultatean. Bere lehen ikergaia Antzinate Beranteko eta Goi Erdi Aroko Nafarroa izan zen. Azken urteotan Goi Erdi Aroko nekazal historian jardun da bereziki, baina paraleloki beti mantendu du euskal historiarako interesa eta hari dedikatu dio bere ikerlanaren parte bat.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.