Arrazismoaren aurkako marrazki koloretsuak Mariturrin

Erredakzioa 2016ko martxoaren 21a

Azken asteetan Mariturri auzoan kokatuko den meskita berriak jasan dituen erasoen aurrean, auzoko zenbait bizilagun kalera irten ziren aurreko ostegunean eta arrazismoaren aurkako mezuak eta marrazkiak utzi zituzten meskita irekitzekoa den lokalean.

 Aurreko ostegun arratsaldean Mariturri eskolan elkartu ziren auzoko zenbait bizilagun. Bertan, arrazismoaren aurkako marrazki koloretsuak egin zituzten eta ondoren, kalejiran abiatu ziren  meskita berria irekitzekoa den lokaleraino. Bertan, marrazki eta mezu horiek aurreko egunetan txerri-haragiarekin eta odolarekin erasotua izan zen horman eskegi zituzten.

 

Argazkiak: Mariturriko gurasoen elkartea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago