Ekintzaz beteta dator Gasteizko Aste Santua, izan ere, bisita tematikoak, tradizioa eta enogastronomia izango dira nagusi datozen egunetan.
Bisita tematikoak
Egunero Erdi Aroko hiriguneko bisita tematikoak egingo dira:
Erdi Aroko Hirigunearen bihotzean izenekoa, harresiko bisita barne hartzen du, euskaraz eta gaztelaniaz (11:00etan eta 11:30ean, hurrenez hurren).Apirilaren 3ra bitartean.
Elizgizonak eta Zaldunak bisita, Katedralerako sarrera barne duena, apirilaren 2ra arte egingo da, martxoaren 20an eta 28an izan ezik; euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da, arratsaldez.
San Valentin aitzakiatzat hartuta sortutako Maitasun istorioak serieko lau bisita programatu dira, eta gauez egiten den Kondairazko Gasteiz serieko beste lau bisita. Halaber, harresia gauez ikusteko bisitak egingo dira martxoaren 24an, 25ean eta 26an, 20:30ean. Horietaz gain, hainbat eraikin ikusteko ohiko bisitak izango dira: Santa Maria katedrala, San Bizenteko dorrea, eta Goiuri, Eskoriatza-Eskibel eta Montehermoso jauregiak.
Familia turismoa eta turismo irisgarria
Aste Santuan Gasteizko eskaintzaren bi indargune azpimarratuko dira: familia turismoa eta turismo irisgarria. Familia turismoaren alorrean, bi bisita gidatu bereziez gain, Gasteizko museoek garai honetan antolatzen dituzten jarduerak dira nabarmengarrienak. Turismo irisgarriari dagokionez, bisitaldi gidatu batzuetan gorrentzako zeinu-interpretea jarriko da. Turismo Bulegoak bisita inklusiboak egiteko protokolo bat du, eta Arabako Gorrak elkartearen zein ONCE fundazioaren laguntza.
Ekitaldi elijiosoak
Aste Santuko berezko erlijio ekitaldiak martxoaren 17an hasi ziren Karmengo elizako pregoiarekin. Martxoaren 24an Isiltasunaren prozesioa egingo da eta bukatzeko, 25ean Azken Zazpi Hitzen eta Bakardadearen sermoiak eta Hilobiratze Santuaren prozesioak burutuko dira.
Enogastronomia
Gastronomia eta ardoarekin lotutako eskaintza turistikoaren barruan, Egile mokaduak jardueraren II. edizioa azpimarratu daiteke, Gasteiz On elkarteak sustatzen duena. Aste Santuan eta apirilaren 3ra arte, hiriko ostalaritza aretoetan ibiltzeko eta ogitartekoak dastatzeko aukera egongo da. Horretaz gain, hainbat produkturekin lotutako dastatzeak, lantegiak eta bisitak egingo dira: pintxoak, gozogintza, ogia, kafea, ardoa, txokolatea, bai eta gominolak ere.
Informazio gehiago: Aste Santua Gasteiz EGITARAUA