Imelda May eta The Scientists Azkena Rockera

Erredakzioa 2016ko mar. 17a, 13:59

Los Brazos eta The Milkyway Express taldeak ere arituko dira Mendizabalako zelaietan.

 

The Who eta Danzig taldeen ondotik, Azkena Rock jaialdiak beste lau talde gehitu ditu gaur zerrendara, tartean Imelda May eta The Scientists, Los Brazos eta The Milkyway Express taldeekin batera.

Imelda May abeslariak Dublingo klubetan hasi zuen musika ibilbidea 16 urte baino ez zituela. Haren taldea sortu zuen 2006an eta bi urte barru aurkeztu zuen Love Tatoo lana. Kritika eta publiko aldetik arrakastatsua izan zen lana, eta Irlandako lehen emakumea izan zen salduenen lehen postua eskuratu zuena, azkeneko 25 urteetan lehen aldiz. Billy Holiday eta Wanda Jackson handiak izan ditu inspirazio iturri, rockabilly ahots onenetakoa duen emakumeak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide