Errezeta: Plum Cake

Gasteizko Mintzalaguna 2016ko mar. 21a, 13:04

Plum Cake-a  fruitu lehor eta freskoekin egindako pastela da. Kolonia ingelesetan sortu zen plater goxo hau modu erraz batean egiteko urratsak emango dizkizuegu.

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

-150gr gurin

-150gr azukre

-250gr irin

-3 arrautza

-100gr mahats mahaspasak / ahabiak / intxaurrak … (aukeran)

-Ron pixka bat

-Legamia (sobre ½)

-Gatz pixka bat

  

 

1)Ahabiak ronarekin busti eta ontzi batean utzi mazeratzen. 

 

 

2) Gurina uhin labean edo labean bigundu 

 

 

3) Bigunduta dagoenean azukrea gehitu.  Kontuz! mihi batekin (lengüeta) nahastu.

4) Arrautzak banan-banan gehitu eta ondo nahastu –mihiarekin- pure itsura izan arte. Nahasketa loditzeko irin apur bat gehitu daiteke.

 

 

5) Nahasketara ron zorrotada bat gehitu. Horretarako, iragazki batez baliatu. 

 

 

6) Irina dagoen ontzian, legamia (sobre erdia) eta gatz pixka bat gehitu. Nahastu. 

 

7) Ahabiak dauden ontzian irin apur bat gehitu, ahabiak “lehortzeko”.

 

 

8) Arrautza nahasketa eta irin nahasketak batu eta oso ondo nahastu behar dira. Ondoren, ahabiak gehitu. 

 

 

9) Moldean sartu. Eman kolpetxo batzuk mahaiaren kontra, nahasketa egonkortzeko. 

 

 

10) Labean sartu. 10 minutuz 200ºra. Gero 180ºra jaitsi eta 20 minutuz mantendu. Ez ahaztu labea aldez aurretik berotzen eta jan ahal izateko itxaron Plum Cake-a hoztu arte.

 

ON EGIN!

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide