Mariturriko ikasleek ikastetxe berria estreinatuko dute Aste Santua eta gero

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko mar. 16a, 16:57

Eusko Jaurlaritzak 254 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du Gasteizen, Mariturri zentroaz gain, Aldaialdekoa, Zabalgana Institutua eta Salburuko proiektua gauzatzeko.

Mariturri ikastetxeko 418 ikasle eta 32 irakasle Aste Santuko oporretatik bueltan itzultzean hasiko dira eraikin berrira erabiltzen. Mariturri HLHI-k 2009.urtean hasi zuen bere jarduna eta momentuz, Lehen Hezkuntzako 4. mailara arteko ikasleak ditu. Ondorengo bi ikasturtean 6.mailara iritsiko da eta eraikinak 720 ikasle inguruentzako duen gaitasuna beteko du.

Eraikin berria Mariturrin

Behe solairua eta horren gainean eraikitako beste bi solairutan banatzen dira Mariturriko ikastetxe berriaren instalazioak. Behe solairuan, jangela eta administraziorako guneez gain, 2, 3 eta 4 urteko haurren gelak kokatzen dira. Behe solairuan,lo-kuluxka egiteko gela, psikomotrizitate gela, biltegiak eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako gimnasioa aurkitzen dira.

Lehen solairuan, 5 urteko haurren gelekin batera, Lehen Hezkuntzako ohiko gelak, talde txikientzako gelak, liburutegia eta Hezkuntza Premia Berezietako gunea daude. Azken honek bere komun egokitua izango du. Bigarren solairuan berriz, Lehen Hezkuntzako gainerako gelak ezarri dira. Kanpoan, azkenik, Mariturri HLHI-k kirolerako hiru pista zabal ditu, horietako bat estalia. 

Energia aurrezpena eta iraunkortasuna

Ikastetxearen diseinuan eraikuntza bioklimatikoak eskatzen dituen estrategiak hartu dira aintzat: ikasgelen orientaziotik hasi, eguzki izpiengandiko babesarekin segi, eta instalazioen diseinuarekin nahiz eraikinaren aireztapen baldintzekin amaitu, beti ere eraginkortasun energetikoa eta iraunkortasuna irizpide hartuta. Erabili diren eraikuntza-

254 milioi euroko inbertsioa Gasteizen

Gaur goizean Iñigo Urkullu Lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin batera, Gasteizko Mariturri Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen eraikin berria bisitatu du. Bertan azaldu duenez, 2014-2018 aldirako Azpiegitura Planaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak 254 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du Gasteizen, Mariturri zentroaz gain, Aldaialdekoa, Zabalgana Institutua eta Salburuko proiektua gauzatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide