Danzig ere izango da Azkena Rocken

Erredakzioa 2016ko martxoaren 16a

Taldeak Europan emango duen kontzertu bakarra eskainiko du Gasteizen.

Danzig ekainean ospatuko den Azkena Rock Jaialdian izango da eta bertan, taldeak Europan emango duen kontzertu bakarra eskainiko du. 1987.urtean Glenn Danzig abeslariak sortu zuen taldea, The Misfits utzi ostean.

ARF jaialdiko kartela pixkanaka ari da betetzen, izan ere, aste honetan bertan The Who talde britaniarra jaialdiko kartelburu izango dela baieztatu dute antolatzaileek.

 

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago