Gasteizek badu gotzain berria

Itsaso Estarrona 2016ko martxoaren 16a

Juan Carlos Elizalde, gotzain ordenatzeko errituaren unean, goraino betetako Gasteizko Katedral berrian, pasa den larunbatean. Argazkilaria: Juanan Ruiz, Argazkipress

Larunbatean izendatu zuten gotzain Juan Carlos Elizalde nafartarra, goraino betetako Katedral Berrian.

Miguel Asurmendi gotzain ohiak erretiroa hartuta, Arabako fededunek artzain berria dute: larunbatean ordenatu zuten Gasteizko elizbarrutiko apezpiku Juan Carlos Elizalde nafarra (Mezkiritz, 1960), leporaino betetako Maria Inmaculada Katedral Berrian. Bere homilian, "pobreekin, etorkinekin eta baztertuekin" egoteko konpromisoa adierazi zuen, baita "bakearen alde" lan egitekoa ere. 

Mahai-gainean izango ditu, besteak beste, elizak jabetzan hartutako ondasun publikoen auzia (inmatrikulazioak) eta Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza biktimen omenaldietarako erabiltzeko baimena modu egonkorrean emateko eskaera.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago