"Dokumentala herri ekimen honen kronologia bat da"

A. Ibañez / S. Fdz. de Arangiz 2016ko martxoaren 16a

Gora Gasteiz: izan kolore dokumentala ekoiztu du 2014an abian jarri zen izen bereko herri ekimenak. Beñat Fontaneda dokumentalaren zuzendaria AleaFM irratsaioan izan zen.

2014ko udan, Gasteizko auzokideen arteko elkarbizitza jokoan jarri zuten hainbat politikarien deklarazio arrazista eta xenofoboen ondorioz, sortu zen Gora Gasteiz herri ekimena; Gasteiz anitza eta koloreduna aldarrikatzen zuena eta denbora gutxian hiriko eragile, elkarte zein norbanako askoren atxikimendua lortu zuena.

Apirilaren 18an Gora Gasteiz eguna ospatu zenetik urte bat pasa denean, Gora Gasteiz: izan kolore dokumentala aurkeztuko dute datorren ostegunean, hilaren 17an. Dokumentalaren ekoizle eta zuzendari Beñat Fontanedak ikus-entzunezko lan honen nondik-norakoak kontatu dizkigu AleaFM irratsaioan.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago