Siriako errefuxiatuek euren haurrak eramateko motxilak biltzeko kanpaina abian

Saioa Fdz. de Arangiz 2016ko martxoaren 14a

Martxoaren 18ra bitartean jasoko dira, Gasteizeko Fariña ortopedian eta keqco haurrentzako dendan.

Siriako errefuxiatuek euren haurrak erosoago eramateko motxilak eta zapiak biltzeko kanpaina abian jarri da zenbait hiritan. Donostian sortu zen #portabebesparasiria kanpainaren baitan kokatzen da ekimena eta helburua, herri horretatik ihes egin duten pertsonei seme-alabak modu erosoago batean eramaten laguntzea da. Biltzen den materiala AAPS elkartearen bitartez bidaliko da errefuxiatuen kanpamenduetara. Elkarte hori 2011n sortu zen Siriako herritarrei eta iheslariei babesa emateko.

Bilketa martxoaren 18ra bitartean egingo dute.

Gasteizen bi dira umeentzako motxilak eta zapiak jasotzen dituzten lokalak:

· keqco denda: Rafael Alberti kalea, 26 (Gasteiz)

· Fariña ortopedia: San Frantzisko kalea, 1 (Gasteiz)

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago