Gasteizek antenen mapa osatuko du

Erredakzioa 2016ko mar. 14a, 15:48

Gasteizen dauden antena guztien kokapena zehaztuko da eta, ondoren, hauek izan ahal dituzten arriskuak aztertzeko.

Gasteizek telefonia mugikorraren antenak kokatzeko mapa osatuko du aurten, udal aurrekontuetan jasota dagoen moduan. Proiektuak bi epe izango ditu; lehenik eta behin, Gasteizen dauden antena guztien kokapena zehaztuko da  eta, bigarrenik, izan ahal dituzten arriskuak aztertuko dira. Gasteizko udalak badu antenen mapa bat baina hori berritzea eta osatzea izango litzateke lehenengo urratsa.

 “Antena bakoitza zehazki non kokatzen den ezagutzea garrantzitsua da, bai eta haien norabidea ere. Guzti horrek balio behar digu non dauden ezagutzeko eta distantzia ezberdinetan duten eragina neurtzeko”, azaldu du EH Bilduko zinegotzi Iratxe Lopez de Aberasturik. Proiektuak bereziki zonalde ahuletan jartzen du arreta; hala nola, eskolak, haurreskolak, ospitaleak, osasun zentroak edota parkeak, besteak beste. Antenen mapak zonalde bakoitzean dauden eragin osoa ezagutzeko balioko digu.

 Europatik markatzen den helburua, emisioen 0,1a da eta hiriko zenbait puntutan maila hori handitzen da.  “Helburu handiak dituen proiektu egingarri bat da, berez Donostiak aurreko legealdian egin zuen. Balioa ere onartu daiteke, aurtengo aurrekontuak 40.000 euroko partida duelako eta, gainera, 2017an 50.000 eta 2018an 50.000 euro gehiago”, azaldu du Lopez de Aberasturik.

Mapan kokatu ostean, behar diren neurriak hartu ahalko dira. Diru partida horiek datuak berritzeko balioko dute bai eta gizartean datuak zabaltzeko moduak bultzatzeko; “gizarteak pairatzen dituen emisioak ezagutzeko eskubidea dauka”.

Gasteizko antenen mapa

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide