Gaur, Porrotx Gasteizen

Itsaso Estarrona 2016ko mar. 17a, 09:14

Gaur, martxoak 17 (osteguna), 18:30ean, Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'-i elkarrizketa irekia egingo dio ALEA aldizkariak Oihaneder Euskararen Etxean, herrigintzaz eta irrigintzaz solastu eta gure pailazo ospetsuenaren ibilbidea gertutik ezagutzeko. Sarrera irekia.

Umeentzat bakarrik ez: gurasoentzat eta hezitzaile askorentzat ere erreferente bilakatu da Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' (Lasarte Oria, 1964). Bere lana gertutik ezagutzeko eta pailazo bezala aisialdi arloan, baloreen transmisioan, gizarte-aktibazioan eta euskagintzan duen eginkizunaz hitz egiteko, elkarrizketa irekia eskainiko dute Oihaneder Euskararen Etxeak eta Arabako ALEA aldizkariak ostegun honetan (martxoak 17), 18:30ean Montehermoso jauregiko sotoan.

Publikoak nahi beste galdera egin ahal izango dizkio Porrotxi. Berak, bestalde, bere abestirik eta objekturik kutunenak ekarriko ditu Gasteizera, eta bere gustuko meriendaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren guztiek. Saio irekia eta doakoa da, lekuak bete arte. 

SolasALEAn Oihanederrek eta  ALEA aldizkariak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Orain arte  Gorka Urbizu,  Garbiñe Biurrun,  Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz,  Ane Irazabal eta  Juan Jose Ibarretxe izan dira elkarrizketatuak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide