2016/03/17 21:00

KONTZERTUA

JP Lohian & Klonen Klana eta Amorante, Hell Dorado aretoan

JP Lohian & Klonen Klana eta Amorante, Hell Dorado aretoan
Hell Dorado, Gasteiz

JP Lohian & Klonen Klana deituraren atzean, badakigu, besteak beste, sare sozialen bidez, Joseba Ponce (DUT, Kuraia, Lisabö) dagoela. Musikari aski ezaguna gurean, Lisabörekin ikusi genuen oholtzan aspaldi, lau sokak astintzen, seiko formatuan.. Jarraitu irakurtzen Badok.eus atarian.

Amorante Iban Urizar-en (Andrakan, Rafa Rueda, Cafe Teatro, Bizarra, ...) bakarkako proiektu berria da Amorante. Folk kutsua ateratzen du ahotsa gitarra espainolaz, harmoniumaz, perkusioz eta tronpetaz jantzita. Aspaldiko kopla, flamenkoa, Afrikako musika eta orokorrean tradizio anitzeko musika jorratzen du. Biluzia eta sakona. Jarraitu irakurtzen Musikazuzenean.com atarian

 

Sarrera: 10€ / 13€

Informazio gehiago: Hell Dorado

 

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago