SES, Galiziako musika eskenaren iraultza, gaur Artiumen

Erredakzioa 2016ko martxoaren 9a

Irudia: www.ses.cunde.gal/

Maria Xose Silvar SES eta Amarauna taldeen kontzertuak izango dira gaur 20.00etan Artiumen, Emakumeen Nazioarteko Egunaren programaren baitan.

Emakumeen Nazioarteko egunaren bueltan, egitarau zabala antolatu dute Gasteizen eta gaur SES eta Amarauna taldeen kontzertua izango da Artium museoan. Maria Xose Silvar SES Galiziako musika eskenaren iraultza gisa aurkeztu dute. Rockanrolla, Galiziako ahozko tradizioa eta Ameriketako bakarlarien kadentzia bere punk jarrerarekin uztartzen ditu.

 Tronzar os Valo hirugarren lana kaleratu ostean, 2015ean Galiziako antzoki eta aretoetan zuzenean eskaini zuen. 2016ko otsailetik biran dago bere taldearekin eta dagoeneko Madril eta Bartzelona bisitatu ostean Euskal Herrira dator.

Emanaldia 20.00etan hasiko da Artium museoan. Sarrera doakoa da.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago