Gasteizko taldeek entsegu aretoa hiru euroan alokatzeko aukera izango dute

Erredakzioa 2016ko mar. 8a, 09:36
Taldegune, musika entseguetarako lokala

Entsegu-aretorik ez duten musika taldeei laguntzea eta Gasteizko musika sorkuntza sustatzea da programaren helburua. Izena emateko epea, martxoaren 18ra bitartean.

Gasteizko musika taldeek entsegu-aretoak erabiltzeko diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute hemendik aurrera, bertan beren lanak sortu, entseatu eta grabatzeko. Gasteizen erroldatutako musikari orori zuzenduta dago programa, eta aretoen jabe Talde Gune Gasteiz enpresarekiko lankidetzan egingo dute: bi areto, orduko 3 euro ordainduz, erabiltzeko aukera emango dute, Udalak  % 60ko diru-laguntza emango baitu.

Bi motatako erabilerak bereiziko dira: bi pertsonak edo gehiagok osatutako musika taldeak, eta banakoak. Taldeek izango dute lehentasuna, zerbitzua hobeto aprobetxatzearren. Astean gutxienez bi ordu erabili beharko da aretoa, eta pertsona edo talde berak ezingo du lau ordu jarraian baino gehiago erabili.

Udalaren webgunean eman ahalko da izena,  martxoaren 18ra arte. Zozketa egingo da izena eman dutenen artean lekuak banatzeko, martxoaren 21ean. 2016ko apiriletik abendura arte erabili ahalko dira aretoak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide