Zazpi mikrobus erre dira Jundizen izandako sute batean

Erredakzioa 2016ko martxoaren 4a

Segurtasun Sailaren arabera, berez piztutako sutea izan da.

Bart gauean sutea piztu da Jundiz industrialdean Cuadra garraio enpresak duen pabiloian. Suak zazpi mikrobus erre ditu eta eraikinaren fatxadan kalteak eragin ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sutea Paduleta kalean hasi da 00:00ak aldera eta berehala bertaratu dira Larrialdi Zerbitzuak. Segurtasun Sailaren arabera, berez piztutako sutea izan da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago