Martxoak 3

Jendetza elkartu da Zaramagan, martxoaren 3ko biktimei egindako omenaldian

Mikel Uralde 2016ko mar. 3a, 13:17

Hainbat lore eskaintza egin dira gaur goizean Zaramagako monolitoan, 1976ko martxoaren 3ko gertaeren biktimak oroitzeko. 

Jendetza elkartu da gaur goizean Zaramagako monolitoan 1976ko martxoaren 3ko gertaeren biktimei omenaldia egiteko. Bertan izan dira gertaeren biktimak, senideak, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Arabako Foru Aldundiako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez eta udal talde politikoen ordezkariak, besteak beste.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago