Pedro Ortiz de Urbinari omenaldia

Erredakzioa 2016ko martxoaren 1a

Pedro Ortiz de Urbinaren senideek eta Udalbatzak omenaldia egin diote ETAk hil zueneko 32. urteurrenean.

Asteartean 32 urte egin zituen ETAk Pedro Ortiz de Urbina hil zuela. Gamarran jaioa, albaitaria eta polizia erretiratua zen; 1984an hil zuten 63 urte zituela, bere etxeko atarian, Gasteizko Judimendi kalean. Udaleko talde politiko guztiek lore eskaintza egin zioten asteartean atentatuaren tokian.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago