Martxoaren 3ko gertakarien 40. urtemugan, "Egia, Justizia eta Erreparazioa" nazioarteko jardunaldiak ospatu dira Artium museoan. Bertan, frankismoaren biktimek eta hauen senideek inpunitatea nola bizi duten azaldu zuten.
Aitzol Azpiroz 1936an fusilatua izan zen Aitzol Ariztimuñoren senidea, Agurtzane Juanena 1975.urtean torturatua izan zen biktima, Andoni Txasko Martxoaren 3ko gertaeren biktima, Josefina Lamberto 1936.urtean hil zuten Maravillas Lambertoren ahizpa, Mauricio Rodriguez Nafarroan hil zuten Zalduondoko Mauricio irakaslearen biloba eta Pili Zabala 1983.urtean torturatu eta hil zuten Joxi Zabalaren ahizparekin izan da Alea.