Ignite, Lendakaris Muertos, The Interrupters eta Anti-Nowhere League, Gasteiz Calling jaialdira

Mikel Uralde 2016ko martxoaren 1a

Pennywise, Gorilla Biscuits, Cock Sparrer eta Turbo Negro taldeak ere izango dira aurtengo musika jaialdian.

Gasteiz Calling jaialdiaren azken lau musika taldeak konfirmatu dituzte. Ignite, Lendakaris Muertos, The Interrupters eta Anti-Nowhere League taldeak izango dira irailaren 3an Gasteizen ospatuko den musika jaialdian.

Zoli Teglas lider bezala daukan taldea, Ignite, A War Against You diskoa aurkeztera dator Gasteizera. Azken disko honek konfirmatzen du Kalifornia hegoaldeko taldearen Our Darkest Days ondoren, fresko eta energiaz beteta jarraitzen dutela, hard-rock eta punk musika bikaina eskainiz. 

Beste alde batetik, Lendakaris Muertos taldea ekitaldiaren ordezkari euskalduna izango da. Anti-Nowhere League ere bere himno guztiekin Euskal Herrira itzuliko dira. Antolatzaileek baieztatu duten azken taldea The Interrupters izan da, Aimee Interrupter-en ahotsaren lidertzapean punka eta ska egiten duen laukotea.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago