Gauean 1976ko martxoaren 3an Espainiako poliziak erail zituen bost langileen oroigarriak eraso faxistak jasan dituzte bart gauean, Hala Bedi irratiak jakinarazi duen moduan. Gertaerak izan ziren lekuan kokatuta dauden eskulturan eta monolitoan Espainiako banderak marraztu eta Falangeko pegatinak jarri dituzte.
Dulantziko Martxoak 3 plazan kokatuta dagoen eskultura ere erasotu dute eta pintura horia eta gorria bota diote.
Gaur goizean Artium museoan ospatzen ari diren "Egia, Justizia eta Erreparazioa" nazioarteko jardunaldietan eraso hauek salatu ditu Andoni Txasko Martxoak 3 elkarteko kideak.
Gasteizko Udala osatzen duten talde politiko guztiek ere guztiz gaitzetsi dituzte erasoak. Martxoaren 3ko gertaeren biktimen familiei errespetu falta sakona dela adierazi dute, "baita gasteiztar guztioi ere, gertakizun horiek min handiarekin sufritu genituelako".
Udalak goizean goiz eman die abisua garbiketa-kontratari eta Kultura Zerbitzuari oroigarriak garbitzeko.
Irudia: @julentxirrita