Eguneroko esamoldeekin jolasean

Euskararen Agenda 2016ko otsailaren 29a

Gurasoentzako lantegi hauen helburua euskaraz hitz egin ez arren asko erabili daitekeela erakustea da. Horretarako aholkuak eta baliabideak eskainiko dira dinamika parte hartzaileen bitartez.

 

  • 4 eta 9 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako lantegia da
  • Tailerra gazteleraz izango da

GEU elkarteak eta e-bete euskara zerbitzuak elkarlanean Gasteizko hainbat eskoletan eskainiko dituzte ikastaro labur hauek. Gasteizko Udalak eta Euskal Jaurlaritzak babesten dute egitasmoa. 

[EGUTEGIA] Eguneroko esamoldeekin jolasean - Jugando con expresiones cotidiana

  • ARANBIZKARRA ikastetxea. Martxoak 14, astelehena, 15.00ean
  • IBAIONDO ikastetxea. Martxoak 15, asteartea, 17.15ean
  • ODON DE APRAIZ ikastetxea.  Martxoak 17, osteguna, 17.00etan

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago