Celtas Cortos, Reincidentes eta Esne Beltza Gasteizko jaietan

Itsaso Estarrona 2016ko ots. 26a, 13:49

Esne Beltza taldeak Foru enparantzan joko du Gasteizko jaietan.

Dagoeneko prest dago Gasteizko jaietako Foru plazako kontzertuen kartela: Izal, DVicio, Esne Beltza, Celtas Cortos eta Reincidentes igoko dira oholtzara abuztuaren 4a eta 8a bitartean. 

Zeledon jaitsi eta ordu batzuetara Mikel Izal gasteiztarraren pop-rock boskoteak irekiko du Foru enparantzako emanaldien aurtengo zerrenda. Andre Maria Zuriaren egunean, abuztuaren 5ean, talde arrakastatsu batek hartuko du lekukoa: DVicio pop-rock taldeak. Euskarazko kontzertuaren txanda larunbatean izango da (urtero bakarra eskaini ohi dute). Zehazki, Esne Beltzak-ek jarriko ditu dantzan gasteiztarrak eta bisitariak. Azken  bi kontzertuak, 7an eta 8an, ibilbide luzeko bi taldek eskainiko dituzte: Reincidentes punk-rock talde andaluziarrak eta zelta kutsuko rocka egiten duen Celtas Cortos banda ospetsuak, aurretik ere biak Foru enparantzan egondakoak. Hala baieztatu du ALEAk, Gasteizko Udalak kontzertuen informazioa esklusiban El Correo egunkariari eskaini ondoren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide