10 autobus berri izango ditu Gasteizek 2017an

Erredakzioa 2016ko otsailaren 25a

Umeentzako zein gurpildun aulkientzako leku gehiago izango dute ibilgailu berriek, Salburua eta Zabalganako bizilagunek aspaldi eskatu duten moduan.

TUVISAk 10 autobus diesel berri izango ditu 2017.urteko hasieran, Borja Belandia Hirigintza zinegotziak Radio Vitorian iragarri duenez. Ibilgailu berriek umeentzako zein gurpildun aulkientzako leku gehiago izango dute, besteak beste, Salburua eta Zabalganako bizilagunek aspaldi eskatu duten moduan. Datorren astean ospatuko den TUVISAren ezohiko batzarrean, erosketak oniritzia jasotzea aurreikusten da. Mailegu bidez finantzatuko den eragiketaren kostua 3,5 milioi eurokoa izango da. Horrez gain, Agirrelandako instalazioak berritzeko konpromisoari eutsi nahi dio udalak, 50 urte baino gehiago dituztelako eta BRT zerbitzuari egokitzeko.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago