El Mineral jatetxea botako dute

Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 17:43

Udalak ezin du bere gain hartu Mendizorrotza ondoan kokatzen den jatetxea konpontzeko erreforma.

Mendizorrotza ondoan kokatzen den El Mineral jatetxea botatzeko erabakia hartu du udalak, eraikinaren inguruko txostenaren ondorioak ezagutu ondoren. Azken urteotan, Cervantes pasealekuak eta San Prudentzio hiribideak topo egiten duten bidegurutzean kokatzen den eraikinaren egoerak okerrera egin du eta guztiz konpontzeko ehun esku-hartze baino gehiago egin behar zaizkiola ondorioztatu du txostenak. Kalteak batez ere egiturari lotuta daude, adibidez, mekanismo elektriko guztiak, ateak, hoditeria eta argiztapen elementu guztiak desagertu dira eta zenbait horma eta leiho apurtuta daude. Udalak erreforma hau ezin duela bere gain hartu iragarri du. El Mineral jatetxea 2005.urtetik dago itxita. 2001.urtean Gasteizko lehen jatetxe bioklimatikoa izateko jaio zen baina lau urte ondoren, ateak itxi zituen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide