"Gure Esku Dago dinamika gasteiztar guztien artean zabaldu nahi dugu"

Erredakzioa 2016ko otsailaren 24a

Gure Esku Dago ekimenaren Gasteizko bozeramaile Alberto Garciak ALEA FM irratsaioan ostiralean Plaza Berrian egingo duten Piztu erabakia Gasteizen jardueraren berri eman zuen.

Gure Esku Dago herri dinamikako kideek bazkide kanpaina abiatu dute, "erabakiaren aroari ekiteko". Datorren ostiralean Piztu erabakia Gasteizen jarduera egingo dute Gasteizko plaza berrian, batetik, Gure Esku Dago ekimena ezagutzera emateko eta bestetik, abian jarri duten harpidetza kanpaina sustatzeko. Besteak beste, kandelen mosaiko erraldoia egingo dute. Ekintza arratsaldeko 18.30ean hasiko da.

Honen inguruan hitz egiteko, Gure Esku Dago ekimenaren Gasteizko bozeramaile Alberto Garcia Alea FM irratsaioan izan zen. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago