Udal talde guztiak izan dira Buesa eta Diazen omenaldian

Erredakzioa 2016ko ots. 22a, 13:05

Gasteizko Udaleko talde politiko guztien ordezkariek hartu dute parte gaur eguerdian Fernando Buesa eta Jorge Diazen omenez antolatutako ekitaldian.

Gasteizko Udaleko talde politiko guztien ordezkariek hartu dute parte Fernando Buesa eta Jorge Diazen omenez haren izena duen fundazioak antolatutako ekitaldian, ETAk hil zitueneko hamaseigarren urteurrenean biktimei eta senideei elkartasuna adierazteko. Omenaldia Askatasunaren Lorategietan izan da (Nieves Cano eta Agirre Miramon kaleen artean).

Udalak bat egin du Fernando Buesa Blanco fundazioak antolatutako ekitaldiekin, familiek berek eskatuta; horrexegatik ez du berariazko ekitaldirik antolatu 1960tik 2010era bitartean Gasteizen indarkeria terroristaren eta giza eskubideen urraketaren biktima izan ziren 42 pertsonen heriotzaren urteurrenak betetzen direnean haiek gogoratzeko ekimenaren barruan. Alkateak adierazi duenez, “hildako biktimei omenaldia egitea memoria historikoa, oroimena eta erreparazioa gauzatzea da”.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide