"Historikoa izan da aurrekontuekin lortu dugun akordioa"

Erredakzioa 2016ko otsailaren 17a

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea elkarrizketatu dute Hamaika Telebistako Esatea Libre saioan. Askotariko gaiez aritu dira berarekin.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak "historikotzat" jo du Gasteizko aurrekontuak bost alderdiren artean onartu izana. Horrez gain, elkarbizitzari buruz hitz egin du Esatea libre programan, Marotoren politikak eta haren hitzen modukoak desagerrarazi nahi dituzte Arabako hiriburutik. Eta Espainiako Gobernuan nor ikusten duen galdetzean nabarmendu du gehien axola zaiona ez dela nor egongo den, baizik eta egongo denak "Euskadiri eskainiko diona".

Eskoletan ematen den segregazioa eta eraso sexistak ere izan ditu hizpide Gorka Urtaranek Hamaika Telebistan eskaini duen elkarrizketan.

 

Elkarrizketa osorik ikusteko: Gorka Urtarani elkarrizketa, osorik 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago