Sexu erasoak egin dizkie gazte batek bost adingaberi

Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 18:01

Hogeita bat urteko gazte bat atxilotu egin dute Gasteizen, bost adingaberi sexu erasoa egitea leporatuta. Beste bi biktima izan daitezkeela uste du Udaltzaingoak.

 

Hainbat adingaberi sexu erasoa egitea leporatuta, 21 urteko mutil bat atxilotu eta behin behinean kartzelaratu zuten astelehenean, hilaren 15an.

Otsaila hasieran, hain zuzen, Gasteizko gizarte etxe bateko langile batek jokaera "susmagarria" antzeman zion gazteari, bi adingaberekin zegoela, eta bertatik kanporatu zuten. Udaltzaingoari jakinarazi zioten, eta Poliziak abiatutako ikerketaren arabera, egiaztatu dute adingabe bati sexu erasoa egin ziola eta abusuak beste lau laguni. Bost adingabek salaketa jarri dute, baina beste bi biktima ere izan daitezkeela uste du Poliziak.

Behin behineko espetxe zigorra ezarri zion epaileak astelehen arratsaldean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide