Euskal Zinemaren Astea egunotan ospatzen ari da

Itsaso Estarrona 2016ko ots. 24a, 09:10

Euskal Zinemaren Astearen 32. edizioa eskainiko du Vital Fundazioak otsailaren 22tik 27ra; guztira, bertako zinemagileek zuzendu edo ekoitzitako 13 film labur eta luze emango dituzte Dendaraban. 

 

Goya sarien bazkalondoan, Euskal Zinemaren Astea ospatuko du Vital Fundazioak Gasteizen, Euskadin egin, zuzendu edo ekoiztutako lanak erakusteko. Datorren astelehenetik hasita eta larunbatera arte, egunero film labur eta luze bana eskainiko dituzte Dendarabako Vital Kutxa Fundazioaren aretoan, 20:00etan hasita. 

Arabar batekin abiatuko dute zikloa: Aitor Lopez de Aberasturi gasteiztarraren The scale of an obsession film laburrarekin, hain zuzen. Itxiera saioan ere, zinemagile gasteiztar baten lana erakutsiko dute: Paul Urkijoren Naara. Horiez gain, izen entsutetsuak egongo dira egitarauan, Asier Altuna, Juanma Bajo Ulloa eta Gracia Querejeta kasu, baita zinemagintzaren lehen lerrora salto egin duten sortzaileak, Lara Izagirre bizkaitarra tartean.

Ikusleek gehien atsegiten duten lanaren aldeko botoa eman ahal izango dute, eta larunbatean sarituen izenak ezagurataziko dituzte antolatzaileek. Horrez gain, Gutako bat saria emango diote zinemaren munduko Arabako profesional bati. 

Umeentzat saioa

Haurrentzat pelikula bat programatu dute larunbat arratsalderako (16:30ean): El secreto de Amila, Gorka Vazquezek zuzendua –gazteleraz–.  Saioetarako sarrerak filma hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango dira aretoan bertan, hiru eurotan. Aldez aurretik ere eskuratu daitezke Kordoi Etxean, astelehenetik ostegunera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era. Otsailaren 26an, ostirala, egun horretarako eta larunbaterako sarrerak edukiko dituzte salgai. Abonamendua salduko dute ere Kordoi Etxean, 12 eurotan –haurrentzako saioa kanpo.

 

Zazpi saio

Otsailaren 22tik 27ra

  • Astelehena 22 (20:00) The scale of an obsession (Aitor Lopez de Aberasturi) eta Negociador  (Borja Cobeaga).
  • Asteartea 23 (20:00) Artificial (David P. Sañudo) eta Felices 140 (Gracia Querejeta).
  • Asteazkena 24 (20:00) Duellum  (Tucker Davila) eta Amama (Asier Altuna).
  • Osteguna 25 (20:00) Lost Village (George Todria) eta Un otoño sin Berlin (Lara Izagirre). 
  • Ostirala 26 (20:00) 5 segundos (David Gonzalez) eta Rey gitano (Juanma Bajo Ulloa).
  • Larunbata 27 16:30ean El secreto de Amila (Gorka Vazquez). 20:00etan,   Naara (Paul Urkijo) eta Berseker (Pablo Hernando).

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide