Aldundiak ez du egingo Salburuko merkataritza-gunearen ingurune-txostena

Erredakzioa 2016ko otsailaren 17a

Ingurune-inpaktuaren inguruko txostena egitea Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela ondorioztatu dute foru erakundearen zerbitzu juridikoek.

 Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek iragarri du foru erakundeak ez duela egingo Salburuko hezeguneetan Ebrogan enpresak eraiki nahi duen  merkataritza-gunearen ingurune-inpaktuaren gaineko txostena. Aurreko astean Aldundiako zerbitzu juridikoek gaiaren eskumena nori dagokion aztertu eta foru erakundeak esparru horretan konpetentziarik ez duela ondorioztatu zuten.

Merkataritza-gunearen ingurune-inpaktua aztertzeko txostena, beraz, Eusko Jaurlaritzak egin beharko lukeela gaineratu zuen ahaldun nagusiak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago