Igandean ospatuko da Emakume ausarten 4. Lasterketa Solidarioa

Erredakzioa 2016ko martxoaren 2a

Lasterketan lortutako dirua emakumeen berdintasuna bultzatzen duten proiektuetara bideratuko du ALBOAN erakundeak.

ALBOAN GKEk  emakume ausarten aldeko lasterketa prestatu du datorren iganderako Gasteizen. Erakunde honek beren bizitza aldatzearren borrokatzen ari diren emakume ausartei laguntza ematen die. Gainera, landa eta indigena komunitateetako, baztertutako hiri-inguruetako eta errefuxiatu eremuetako emakumeei laguntzen die, Afrikan, Latinoamerikan eta Indian.

Laugarren urtez burutzen den lasterketa hau goizeko 11.00etan hasiko da San Prudentzio kalean, eta Pasealekuetako Lasterketa deritzon bide berdina jarraituko du, helmuga ere San Prudentzio kalean izanik. Guztira 6,2 km izango dira.

Modu berean, egun bereko 10:30ean umeentzako lasterketa prestatu dute ere. Honek 800 metroko luzera izango du.

Lasterketan bildu den diru guztia elkartearen egitasmoak bultzatzeko bideratuko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago