Liherrek 2015. urteko maiatzean hasi zuen ibilbidea, “Arrazoi gutxi, denbora asko” lehen lana aurkezteko kontzertu akustikoak emanez. Haize Bazterrak Zaldibiako estudioan eta Pasaia Donibanen grabatu ziren lana osatzen duten zazpi kantak, modu auto-ekoiztuan. Hasieran bakarkako proiektua zena, talde-proiektu bilakatu da; eta orain rock doinuez busti dituzte hasieran intimistagoak ziren kantak, bi kitarra elektriko, baxua, bateria eta kitarra akustikoaz lagunduta. Duo formatuan ere taularatzen da, gitarra elektrikoa eta akustikoa lagun.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.