Gasteiztik sagardotegietara joateko autobus zerbitzu berria

Erredakzioa 2016ko otsailaren 12a

Sagardobus.com

Sagardotegietarako bidaietan espezializatutako enpresa batek garraio zerbitzua eskainiko du Gasteizko autobus geltokitik. 

Sagardotegietarako bidaietan espezializatutako enpresa batek garraio zerbitzua eskainiko du Gasteizko autobus geltokitik. Astigarragako 13 sagardotegitara autobusez eroso eta seguru joateko aukera emango du, Gasteizko geltokitik. Zerbitzuaren erabiltzaileek, gainera, Gasteizko autobus geltokiak eskaintzen dituen aparkalekuak, irisgarritasuna, segurtasuna eta kalitatea baliatu ahalko dituzte.

 Sagardobusa txotx denboraldi osoan aterako da autobus geltokitik, eta zuzenean egin daiteke erreserba, internetez edo mugikorreko aplikazio batez. Bazkari zein afarietara joateko aukera dago, eta garraioa bakarrik edo garraioa gehi janaria barne eskaintzen ditu.

Informazio gehiago: sagardobus.com

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago